Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin (DBEO) eta 3/2018 Lege Organikoarekin (Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa) bat etorriz, jakinarazten dizugu emandako datuak KIDE, S. Coop. erakundeak tratatuko dituela (IFK: F48071377; helbidea: Gardotza Poligonoa 1, 48710 Berriatua, Bizkaia), tratamenduaren arduradun gisa.

Tratamenduaren helburua da eskatutako lanpostu hutsari lotutako hautaketa-prozesuan zure parte-hartzea kudeatzea, prozesu horren jarraipenari buruzko informazioa ematea eta izan litezkeen betebeharrak betetzea. Tratamendu honen legitimazio-oinarria interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzea da.

Erakundearen beste lan-eskaintza batzuk ere jaso nahi badituzu, zure interesekoak izan daitezkeenak, zure baimena eskatuko dugu, eta edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu.

Zure datu pertsonalak hautaketa-prozesua kudeatzeko behar den denboran gordeko dira, eta, nolanahi ere, gehienez urtebetez (1) zure curriculum vitaea jaso denetik zenbatzen hasita. Beste hautaketa-prozesu batzuetan zure hautagaitza kontuan har dezagun baimena eman baduzu, epe horretan sor daitezkeen lanpostu hutsetara egokitzen den baloratuko dugu. Epe hori igarota, zure datu pertsonalak ezabatu egingo dira.

Hala ere, etorkizuneko lan-aukeretarako zure curriculuma beste urtebetez gordetzea interesgarria iruditzen bazaigu, aldez aurretik zure baimena eta curriculumeko informazioa eguneratzea eskatuko dizkizugu.

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharren ondorioz izan ezik.

Honako eskubide hauek erabil ditzakezu: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamenduaren aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak. Horretarako, idatziz jo dezakezu kanaletikoa@kide.com helbidera edo helbide honetara: Gardotza Poligonoa 1, 48710 Berriatua (Bizkaia).

Era berean, zure datu-babesaren arloko eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD), www.aepd.es  webgunearen bidez.